Erasmus+ ikasleentzat

Joan zaitez atzerrira eta zabaldu zure lan-aukerak

Erasmus+ programak erraztu egiten du ikasleek LH Dual orokorreko modulua EBko herrialde batean egin ahal izatea.

  • Gutxienez 2 hilabetetik 12 hilabetera.
  • Helmugako herrialdeko hizkuntzari buruzko online ikastaro bat egitea.
  • Bigarren maila egitea.
  • LHko titulua osatzen duten modulu guztiak gaindituta izatea.
  • Atzerriko hizkuntza jakiteko B1 maila izatea.

Funtsezko Ekintza KA1 “Pertsonen hezkuntza-mugikortasuna”

Irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuen kalitatea hobetzeko proiektuak, ikasleentzako mugikortasun-jarduerak gauzatuz.

Erasmus+ beka eskatu!

Gure sareko ikastetxe bakoitzak arduradun bat du, zure beka kudeatu ahal izateko.

Informazio gehiago

  • Joan zaitezkeen herrialdeak (esteka).
  • Erasmus+ gida osoa (gida)

Erasmus+ irakasleentzat

Irakaslea bazara eta atzerrian lan eginez edo trebatuz zure gaitasunak hobetu nahi badituzu, Ikaslan Bizkaiak helmuga, prestakuntza eta/edo enplegu egokiak aurkitzen lagunduko dizu.

Erasmus+ programari lotutako laguntzak kudeatzen ditugu, Lanbide Heziketako irakasleek, zuk bezala, atzerrian ikasten jarrai dezaten edo lan-arloko beste eskumen batzuk eskura ditzaten. Laguntza horiek irakaskuntza- edo prestakuntza-aldiak dira Europar Batasuneko herrialdeetan.

  • Gehienez 2 egunetik bi hilabetera bitarteko aldiak.
  • Aldia enpresa, erakunde publiko, gizarte-solaskide, ikerketa-institutu edo gobernuz kanpoko erakundeetan garatzeko aukera.

Funtsezko Ekintza KA1 “Pertsonen hezkuntza-mugikortasuna”

Irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuen kalitatea hobetzeko proiektuak, ikasleentzako mugikortasun-jarduerak gauzatuz.

Lotura interesgarriak

  • Ikastetxe batean aldi baterako irakaskuntza-jarduera bat beste herrialde batean egiteko aukerak (esteka).
  • Erasmus+ek eskaintzen dituen prestakuntza-aukerak hezkuntza-sektoreko langile guztientzat daude eskuragarri, bai irakasleentzat, bai irakasle ez direnentzat (esteka).

Gehiago jakin nahi duzu?
Sartu Ikaslan Mobility-n

Euskadiko Lanbide Heziketa Publikoa