IkasEnplegu Lan Bitartekaritzako doako Zerbitzuaren bidez, profil teknikoko eta goi-mailako teknikarien profesionalak sartzen laguntzen diegu enpresei, eta aholkuak ematen ditugu laneratzeko programei hala nola ikaskuntzarako prestakuntza-planei lotutako kontratazio-prozesuetan.

IkasEnplegu taldea espezializatuta dago LHko zentroetan prestatu den eta prestatzen ari den talentua eskuratzeko produkzio-sarearen eskura dauden tresna eta prozesuetan.
IkasLanbidek enplegu-poltsa propioa du, EAEn ematen diren lanbide-arloetako profilekin.

Kontratatu LHko titulatuak

Hartu enpresan LHko ikasleak

  • Txandakako Lanbide Heziketa Duala
    Talentua lan-egoera errealetan ezagutu eta zure erakundearen berezitasunetan trebatzeko aukera izango duzu, zikloko bigarren maila egiten duen bitartean.
    Enpresan emango duen denbora: 2.400-2.800 ordu
    Eredu honetan, enpresak Lanbideren dirulaguntza eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuoten % 100era arteko murrizketa jasotzen ditu.
  • Lantokiko praktiken bidezko prestakuntza (LP modulua)
    Lanbide Heziketako zikloetan egiten den prestakuntza ia osoa egin duen etorkizuneko profesional bat izan dezakezu enpresan 3 hilabetez. Zure enpresako praktikak baino ez zaizkio falta titulua eskuratzeko.
    Hartu enpresan titulua lortzear dauden pertsonak 400 bat orduz eta deskubritu beren talentua zuen produkzio-beharrekin bat datorren ala ez.
    Ez dauka inolako kosturik enpresarentzat.

Harremanetarako

Ainhoa García
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00-14:00 (aurretiko hitzorduarekin)
Telefono-zenbakia: 94 493 84 00
Helbide elektronikoa: enplegu@ikaslan.net