Atera probetxua LHren ekosistemari
Enpresek LHko ikastetxeetan metatutako azpiegiturak, ezagutzak eta esperientzia erabil ditzakete berrikuntza-proiektuak egiteko eta hobekuntzak txertatzeko beren produkzio-prozesuetan, produktuen diseinuan, saiakuntzetan, egiaztapenetan, simulazioetan, eta abar.
Lankidetza horren esparruan, irakasleek egonaldiak egin ditzakete enpresan eta profesionalek LHko ikastetxeetan, ezagutzaren bi norabidetako transmisioa errazteko.
ETE-etarako berrikuntza aplikatuaren sistematizazioa arlo teknologikoetan: TKgune
Gainera, euskal Lanbide Heziketak LHko ikastetxeen sare espezifiko bat osatu du enpresa txiki eta ertainei 6 arlo teknologikotan berritzen laguntzeko:
- Mugikortasuna.
- Digitalizazioa eta konektibitatea.
- Bioteknologia eta osasuna.
- 4.0 industria eta fabrikazio aurreratua.
- Energia eta ingurumena.
- E-commerce, ostalaritza eta turismoa.