STEAM EREMUKO ETORKIZUN JUSTUAGO BATERAKO ETA ARRAKALA MURRIZTEKO BIDEA
Genero-arrakalaren murrizketan oinarritutako podcast, STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) eta Lanbide Heziketaren (LH) berariazko ikuspegiarekin.
Prestakuntzan, bitartekotzan eta laneratzean, berrikuntzan eta garapen teknologikoan adituak diren pertsonekin eta LHko ikasleekin egindako elkarrizketen bidez, STEAM eremuan emakumeen ordezkaritza faltari nolabait aurre egin behar diotenen datuak eta esperientziak aztertu eta partekatuko dira.
Joeran dagoen komunikazio-kanal baten bidez, irisgarritasuna, aldakortasuna eta lotura pertsonalak sortzeko gaitasuna direla medio, Podcast LHk eta Berdintasunak (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egina) LHren eta aukera-berdintasunaren aldeko borrokaren arteko harremana aztertu nahi du, eta, horrez gain, espazio sozioekonomiko eta geografiko desberdinetako entzuleak inspiratu eta kontzientziatu nahi ditu.
Hasiera: 2024ko urtarrila
Bukaera: 2024ko maiatza
- LHren inguruan genero-berdintasunaren alde egiten den borrokarekin lotutako jarduerak eta jardunbide egokiak ezagutaraztea.
- Sentsibilizatzea eta informatzea, gizarte-estereotipoak eta -rolak hautsiz.
- Emakumeen ahalduntzea sustatzea, arlo horretan dauden oztopoak gainditzeko esperientzia pertsonal, tipo eta tresnen bidez.