Hasiera data: 2023ko martxoa
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren bitartez, bultzatutako ekimena, Ikaslan Euskadi (Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa) sareko ikastetxe publikoekin eta Hetel LHko ikastetxeen sarearekin batera garatua, emakumezko ikasleen artean STEAM bokazioak bultzatzeko.
Euskadiko LHko ehun zentro ingururen elkartzeak zientzia- eta teknologia-arloko zikloetan dagoen genero-arrakala murrizteko beharrari erantzuten dio, zehazki industria-zikloetan arreta jarriz, honetan emakumeen presentzia % 12ra baino ez baita iristen.
Webgunea
Kontsultatu hurrengo estekan NeskUP! proiektuaren webgunea, zeinetan parte hartzen duten ikastetxeek egindako ekintzen eta proiektuaren ekimenen berri izango duzun.
- Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetza
- Ikaslan Bizkaia
- Ikaslan Gipuzkoa
- Ikaslan Araba
- Hetel
- Emakumeen artean STEAM bokazioak sustatzeko ekintzak garatzea eta ekintza horiek ikusaraztea, beste ikastetxe batzuetan eta gizarte osoan hausnarketa eragiteko. Horretarako, www.neskup.eus web-ataria sortu da. Bertan, NeskUP proiektuaren erronkak, helburuak eta jarduerak jasotzen dira, eta STEAM eremuan diharduten ikasleei eta profesionalei ahotsa ematen zaie, bereziki industria-sektorean aritzen denei.
- STEAM arloetako LHko zikloei lotutako estereotipoei buruz sentsibilizatzea, tradizionalki gizonezkoentzat hartu baitira, arlo zientifiko-teknologikoetan neska ikasleen talentua aitortzea eta lan-orientazioa hobetzea, parte hartzen duten ikastetxeetan ikasturte bakoitzeko hiru ekintza eginez.
- STEAM arloetako LHko zikloetan emakumeen presentzia handitzea. Ziklo horietan, emakumeak ikaslego guztiaren % 24 dira, baina arreta berezia jartzen da industria-sektoreko zikloetan, % 12 baino ez baitira emakumezkoak. NeskUP proiektuaren helburua azken datu hori 2027rako % 20ra arte igotzea da.
Web-ataria
Ezagutu ezazu NeskUP proiektu osoa eta bere nobedadeak webgunean, eta ezagutu antolatutako azken ekimenak, ikastetxeetako jardueretatik hasi eta sare sozialetan burutzen diren lehiaketetaraino.
#NeskUP!2023 lehiaketa
TikTok plataforman egindako lehiaketa, LHko ikastetxeei eta ikasleei zuzendua, lanbide horietan erreferente diren emakumeak ikusarazteko eta STEAM arloetan emakumeen presentzia sustatzeko.