Hasiera data: 2015
Bukaera data: 2019
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren aldeko urteko kanpaina. Bertan, LHrekin nolabaiteko lotura duten pertsona guztiei emakumea esparru sozial eta ekonomiko guztietan benetan integratuta dagoen ala ez baloratzera eta bere iritzia ematera gonbita egiten zaie. Hausnarketa horiek sare sozialen bidez argitaratzen dira, #EmakumeakEre traolaren bidez.
Ekimen hau Emakundek bultzatutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako urteroko Foroaren barruan kokatzen da.