Hasiera: 2025eko abendua
Amaiera: 2026ko abendua
Erasmus KA2 DiMA: Empowering Marginalised Young People for Diversity & Inclusion in VET/DiMa
Proiektuaren helburua da Lanbide Heziketa inklusiboagoa eta gizarte-bazterketa pairatzeko arriskua duten gazteentzako irisgarriagoa izatea. Nazioarteko lankidetzaren bitartez, gazte horiek LHn integratzeko tresna berritzaileak garatuko dira.
Ikasle eta irakasleentzako estrategia pedagogiko espezifikoak baliatuta, aniztasuna eta berdintasuna sustatuko dira, heziketa-ingurune ekitatiboagoak eta irisgarriagoak sortzeko helburuarekin. Nazioarteko proiektu honek integrazioa eta errespetua bultzatu nahi ditu LHren esparruan, aniztasuna eta heziketa- eta lan-ingurunean partaidetza aktiboa sustatuta.
- LHko profesionalei ikasgelan aniztasuna modu eraginkorrean kudeatzeko prestakuntza espezializatua ematea.
- Metodologia inklusiboak sustatuko dituzten baliabide pedagogiko berritzaileak sortzea eta zabaltzea.
- LHren esparruan aukera-berdintasuna sendotzeko sentsibilizazio- eta ekintza-estrategiak martxan jartzea.
- IKASLAN BIZKAIA
- JUGEND AM WERK STEIERMARK GMBH (www.jaw.or.at )
- MEATH COMMUNITY RURAL AND SOCIAL DEVELOPMENT PARTNERSHIP LIMITED (www.meathpartnership.ie)
- VOLONTEUROPE (www.volonteurope.eu)
- E.N.T.E.R. GMBH (www.enter-network.eu )
- AGENCIJA ZA STRUKOVNO OBRAZOVANJE I OBRAZOVANJE ODRASLIH (www.asoo.hr)
- LHaren esparruan aniztasunaren eta inklusioaren arloan egiten diren jardunbiderik onenak aztertuko dituen nazioaz haraindiko txosten bat egitea.
- Irisgarriak diren jarduerak eta materialak bilduko dituen erreminta-kutxa bat sortzea.
- Nazioarteko esperientzietan oinarritutako gomendioak bilduko dituen dokumentu estrategiko bat idaztea.
- Sentsibilizazioa eta proiektuaren ikusgaitasuna handitzeko kanpaina bat abiaraztea.
- Nazioaz haraindiko lau bilera antolatzea, ekintzak koordinatzeko eta ikaskuntzak partekatzeko.
- Profesionalak ikuspegi inklusiboetan trebatzeko prestakuntza-ekintza bat antolatzea Euskadin.