Zereginen Ikasketa Gela (ZIG) beharrizan bereziak dituzten ikasleei zuzenduta dagoen prestakuntza-mota da, eta bizitza heldurako zein lan-bizitarako prestatzea du helburu.

Beharrizan bereziak dituen eta DBHko titulua lortu ezin duen 16 urtetik gorako ikaslegoak prestakuntza egokitu honetara sartzeko aukera izango du, gehienez 4 ikasturteko iraupena izango duena, 20 urte bete arte. Bi zikloetan burutzeko diseinatua dago, baina ikasle bakoitzaren ezaugarrien eta aurrerakuntzaren araberakoa izango da.

Lehen Zikloa (2 urte): oinarrizko ikaskuntzak

ZIGeko lehen zikloa 16 eta 18 urte bitartean garatuko da, baina iraupena ikaslegoaren ezaugarrien arabera aldatu daiteke. Lau prestakuntza-esparru daude:

  1. Komunikazioaren esparrua
  2. Norbanakoaren autonomiaren esparrua
  3. Gizarte-trebetasuna eta gizarteratzearen esparrua
  4. Lan orientabidaren esparrua

Hasierako ziklo honen helburua ikaslegoak oinarrizko hezkuntzaren gaitasun propioak eskuratzean duen formakuntza zabaltzea da, baita bere gaitasunei egokitzen zaizkion jarduera profesionalak egiteko prestatzea ere.

Bigarren Zikloa (2 urte): ikaskuntza espezifikoak

Oinarrizko ikaskuntzak sendotu dituzten eta profil profesional bati lotutako ikaskuntzetan sakontzeko prest dauden 18 eta 20 urte arteko pertsonek ZIGeko bigarren ziklora igaroko dira. Hiru prestakuntza-esparru daude:

  1. Oinarrizko prestakuntza: autonomia pertsonala eta komunikazioarena
  2. Gizarte-trebetasuna eta gizarteratzearen esparrua
  3. Lanbideko berariazko ikasketen eta jarduera osagarrien esparrua

Ziklo honek lan-bizitzan sartzeko aukera emateko helburua du, lanbide bat burutzeko behar diren gaitasunak emanez. Ahal den neurrian, lantokiko prestakuntza-aldi bat ere egingo da, ikasleen gaitasunetara egokitutako ezaugarriekin.

Akreditazioa

Prestakuntza bukatzean, ikaslegoak ikasketak burutu izanaren ziurtagiri bat jasoko du, baita ikasi duen lan-espezialitatearena zein lortutako gaitasun profesionalena ere, hau ikasi den kasuetan.

Sarbidea

Zereginen Ikasketa Gela beharrizan bereziak dituzten pertsonentzat zuzenduta dago, horien gaitasun kognitiboen ondorioz Irakaskuntza Ertaineko eskolatze arrunteko oinarrizko hezkuntza-helburuak lortu ezin dituztenentzat.