2003an, Ikaslan Arabak, Ikaslan Gipuzkoak, Ikaslan Bizkaiak eta Hetelek Laneki Elkartea sortu zuten, LHko irakasleen zenbait taldek Lanbide Heziketako zikloetarako euskarazko materialak sortzeko urtetan egindako esfortzuak koordinatzeko helburuarekin.
Eskuratu material didaktikoa euskaraz!
Gaur egun, Lanekik Euskal Autonomia Erkidegoko LHko ikastetxeetako irakasleek erabil dezaketen materiala sortzen, itzultzen eta eguneratzen du. Webgune honetan dago eskuragarri material hori: www.jakinbai.eus
Nola eskatu itzulpenak?
LANEKIK deialdi bat egiten du irakasleek hurrengo ikasturtean erabili nahi dituzten materialen itzulpena eska dezaten.
Itzuliko diren materialak aurrez ezarritako lehentasun-irizpideen arabera hautatu eta gero, itzuli egiten dira.
Itzulpen-zerbitzuak arduratzen dira materialak itzultzeaz.
Itzulpen librea
Irakasleek eta editorialek itzulitako materialak ere jasotzen dira; kasu horretan, zuzenketa-lanez arduratzen da Lanekik.