Badago Teknikari Titulu bat lortzeko aukera dagokion zikloa burutu gabe, titulazio bakoitzarentzako proba libreak egiten badira.

Gogoratu

Probetara aurkezteko gutxieneko adina:

  • 18 urtekoa da Erdi Mailako Zikloetan
  • 19 urtekoa da Goi Mailako Zikloetan (edo probak egiten diren urtean bete behar dira bi kasuetan).

LOEko tituluen Lantokiko Prestakuntzako eta Proiektuko moduluak era presentzialean burutuko dira gainontzeko moduluen azterketak gainditu ostean.

Heziketa zikloa osatzen duten modulu/irakasgai bakoitzeko azterketa bat egin beharko da.

Probak egiteko aurrematrikula egin behar da, on-line edo aurrez aurre, LHko ikastetxe publiko batean.

Informazio + 2023

Aurre-inskripzioa edo aurre-matrikula (nahitaezkoa)

Epea: Martxoaren 20tik 31ra

Esleipendunen behin betiko zerrendak, ordainketa egin aurrekoak

Behin-behineko zerrendak: Apirilaren 21a

Behin-behineko zerrendak erreklamatzeko epea: apirilaren 27a arte

Behin betiko zerrendak: Maiatzaren 5a

Matrikulatutakoen behin betiko zerrendak

Ordaintzeko epea: Maiatzaren 12ra arte

Behin betiko zerrendak: Maiatzaren 19a

Probak egitea

Ekaineko hilean