Kirol-irakaskuntzek kirol-modalitate edo -espezialitate jakin bateko kirol-teknikariak osatzen dituzte. Hezkuntza-sistemaren barruan, araubide bereziko irakaskuntza gisa antolatzen dira. Titulazio bakoitzak hautatutako espezialitateari dagozkion kirol-diziplina guztien edo berariazko jakintzagai komunak ditu.

ERDI MAILAKO ZIKLOA

Bi ikastaro ditu eta Kirol Teknikari titulua lortzen da.

GOI MAILAKO ZIKLOA

Ikasturte bateko iraupena dauka eta bukatzean Goi Mailako Kirol Teknikari titulua lortzen da. Titulu honek unibertsitatera joateko aukera ematen du.

Kirol-irakaskuntzetako titulazioen eskaintza

Mendiko Kirolak eta Eskalada

  • Arroilak (A)
  • Eskalada (A)
  • Mendi-mailako mendia (A)
  • Goi Mendia (A)

Talde Kirolak

  • Futbola (A)
  • Areto-Futbola (A)
  • Saskibaloia (A)
  • Eskubaloia (A)

Ur Kirolak

  • Bela aparailu libre eta finkoareking (A)
  • Urpekaritza eskafandrarekin (A)
  • Salbamendu eta Sorospenak (A)

Neguko Kirolak

  • Eski Alpetarra (A)
  • Snowboard (A)

Banakako Kirolak

  • Atletismoa (A)
  • Judo (A)

Sarbidea

Erdi Mailako espezialitateetarako

  • Oinarrizko Lanbide Heziketako zein DBHko titulua izatea (edo maila altuagoko edozein ikasketa).
  • Erdi Mailako kirol irakaskuntzetarako edo Erdi Mailako Lanbide Heziketako zikloetarako sarbide-probak gainditu izana.

Goi Mailako espezialitateetarako

  • Kirol espezialitate bereko Kirol Teknikari izatea edo unibertsitateko zein Batxilergoko titulua eskuratu izana.
  • Goi Mailako kirol irakaskuntzetarako edo Goi Mailako Lanbide Heziketako zikloetarako sarbide-probak gainditu izana.

Mailak

Erdi Mailako Zikloa

  • Lehen ikasturtea (500H): Lehen Mailako Ziurtagiria
  • Bigarren ikasturtea (500H): Erdi Mailako Kirol Teknikari titulua
  • Lau hileko zein urteko ikasturteak

Goi Mailako Zikloa

  • Gutxienez ikasturte bateko iraupena (1000H)
  • Goi Mailako Kirol Teknikari titulua
  • Titulu honek unibertsitatera joateko aukera ematen du

Ikastaro bakoitzak gaitasun profesional desberdinak esleitzen ditu, eta lehenengo ikasturtetik hasi behar da, edozein prestakuntza akademiko izanda ere.

Gainera, kirol modalitate bakoitzerako sarbide-proba espezifikoak egin behar dira.

Sarbide-proba espezifikoakIkasturteaIzena emateko epea
EMZ Bela aparailuarekin21/222022/01/01etik 2022/01/20ra arte
EMZ Urpekaritza eskafandrarekin21/222022/01/01etik 2022/01/20ra arte
EMZ Futbola eta Areto-futbola21/222022/01/01etik 2022/01/20ra arte
EMZ Eskubaloia21/222022/01/01etik 2022/01/20ra arte
EMZ Futbola eta Areto-futbola22/232022/05/02tik 2022/06/02ra arte eta 2022/07/01tik 2022/09/08ra arte
EMZ Eskubaloia22/232022/05/02tik 2022/06/02ra arte eta 2022/07/01tik 2022/09/08ra arte
EMZ Atletismoa22/232022/05/02tik 2022/06/02ra arte eta 2022/07/01tik 2022/09/08ra arte
EMZ Salbamendu eta Sorospenak22/232022/05/02tik 2022/06/02ra arte eta 2022/07/01tik 2022/09/08ra arte
EMZ Saskibaloia22/232022/05/02tik 2022/06/02ra arte eta 2022/07/01tik 2022/09/08ra arte
EMZ Piraguismoa22/232022/05/09tik 2022/05/31ra arte eta 2022/08/08tik 2022/09/05ra arte
EMZ Zaldiketa (hasierako zikloa)22/232022/09/01tik 2022/09/23ra arte
EMZ Zaldiketa (amaierako zikloa)22/232022/09/01tik 2022/09/23ra arte
GMZ Zaldiketa22/232022/09/01tik 2022/09/23ra arte
EMZ Mendiko kirolak (hasierako zikloa)22/232022/04/01tik 2022/05/02ra arte
EMZ Mendiko kirolak (amaierako zikloa)22/232022/04/01tik 2022/05/02ra arte
GMZ Goi mendia22/232022/11/18tik 2022/12/16ra arte

Gogoan izan kirol irakaskuntzetaz gain, Gizarte- eta Kirol-irakaskuntzako eta -animazioko Goi Mailako Zikloa ere irakasten dela Ikaslan Bizkaiko ikastetxe hauetan: