KA2 gako-ekintza – Berrikuntzarako eta jardunbide onak trukatzeko lankidetza.

Nazioarteko proiektu honen izen luzea Working in Soft Skills for Employment da; hau da, enplegurako trebetasun sozialak langai. Enplegurako trebetasun sozialak batez ere Lanbide Heziketaren hasieran transmititu nahi dituzten lanbide-heziketako erakundeek jardunbide egokiak trukatzera bideratutako jarduera bat da.

Lankidetzak Finlandiako eta Euskal Autonomia Erkidegoko heziketa-ereduak ditu erreferentziatzat; izan ere, Europa-mailan aitortu da berritzaileak eta eraginkorrak direla. Gauzak horrela, eragile parte-hartzaileek jardunbide egokiak trukatuko dituzte, herrialde bakoitzean egokienak izan diren metodoak eta tresnak partekatzeko.

METODOLOGIA

Argi eta garbi, WISE proiektua zeharkako proiektu bat da: bertan parte hartzen dugun eragileok beste heziketa-eredu batzuetatik ikasiko dugu, beste hizkuntza batzuetan. Horrek kultura aniztasuna bermatuko du. Gainera, enplegurako trebetasun sozialak eskuratuko ditugu, gero gure eguneroko lanean aplikatzeko.
Hezitzaileen taldeari emateko metodologia, tresna eta gaitasun berriak bilduta eta ikaskuntza-giro berri batean murgilduta, ikasleak lan-munduan sartzeko prestatzen ditugu. Horretarako, lan-ingurune espezifikoak sortzen saiatzen gara. Ildo horretan, WISE ikasleen gaikuntzaz arduratzen den taldeko konexioa da: eskolak, simulazio eta tailerrak, eta lantokian bertan egiten den lana barnebiltzen ditu.

Saioaren amaieran, parte-hartzaileok dokumentu sinple bat idazten dugu. Bertan, jardunbide egokien truketik ikasitakoa eta gazteentzako prestakuntza-ikastaroetan enplegurako trebetasun sozialetarako metodologiak aplikatzeko gomendioak jasotzen ditugu.