“Bokazioak sustatzen. STEAM LH” proiektuaren helburua da STEAM diziplinak osatzen dituzten arloekiko (zientzia, teknologia, artea eta matematikak) interesa sustatzea neska gaztetxoenen artean.
Hain zuzen, ikasleen artean bokazio eta helburu profesionalak sustatzea da xedea, neskei arreta berezia jarrita. Horregatik, eta emakumeek STEAM diziplinetan daukaten presentziaren ehunekoa aldatzeko, hainbat esparrutan egingo dugu lan:
- Hezkuntzaren esparruan, ikastetxeekin eta LHIIekin lankidetzan. Lurralde historikoko eta autonomia-erkidegoko ikastetxeetako ingurunea askotarikoa, inklusiboa eta girl-friendly da, eta bigarren hezkuntzan dauden neskek beren burua integratuta imajinatu dezakete STEAM arloko prestakuntzak hautatzen badituzte.
- Familiaren/eskolaren esparruan: gurasoen elkarteekin arituko gara lankidetzan; izan ere, familien rola funtsezkoa da ikasleek erabaki akademiko-profesionalak hartu aurretik eta bitartean.
- Enpresaren esparrua: bigarren hezkuntzan dauden neskei emakumeek industria-inguruneetan bizi duten errealitatea erakustea.
Ekimen honen erreferentzia-esparrua garapen jasangarrirako helburuak (GJH) dira, batez ere, honako hauek bermatzeari dagokionez: hezkuntza inklusiboa, ekitatiboa eta kalitatezkoa izatea eta emakume eta neska guztien ahalduntzea lortzea, generoen arteko arrakala desagerrarazteko; izan ere, STEAM esparru horiek dira hobekien baloratutakoak.
Iraupena
Amaiera: 2025eko ekaina