Ikaslan Bizkaia gure lurralde historikoko Lanbide Heziketako 28 ikastetxe publikok osatzen duten elkarte bat da. Lan-merkatuaren beharrizanekin bat datorren eta ikasleen garapen pertsonalean arreta jartzen duen kalitatezko irakaskuntza modernoa eskaintzea du helburu.
IKUSKERA
Lanbide Heziketako erreferente izatea Bizkaiko gizartearentzat eta lurraldeko hezkuntza- eta ekonomia-ehunarentzat.
EGITEKOA
IKASLAN BIZKAIAk Lanbide Heziketa publiko bikaina sustatzen du Bizkaian, eta haren berri ematen dio gizarteari. Zehazki, honako hauek egiten ditu.
BALIOAK
Honako hauek dira gure erakundearen kultura nagusiak:
“Pertsonak lehenbizi”
Erakundea osatzen duten pertsonen ongizatea eta beren beharrizan pertsonalak artatzen ditugu, horretarako lan-giro bikaina eta Ikaslan Bizkaia osatzen duten pertsonen hazkunde pertsonala eta profesionala sustatzen duten dinamikak sortuz.
“Bezeroaren asebetetasuna”
Ikaslan Bizkaiaren oinarria da bezeroei eta erabiltzaileei arreta bikaina ematea, baina aldi berean, erakundea osatzen duten pertsonen energiaren eta ongizatearen iturririk handiena da bezero eta erabiltzaileek duten asebetetasun handia.
“Lorpenaren kultura”
Gure ustez, lorpenak izateko ezinbestekoa da helburuak ezartzea eta betetzen joatea, etengabeko hobekuntza eta prestakuntza bilatuta.