Genero-berdintasuna Nazio Batuen Batzar Nagusiak ezarritako Garapen Jasangarrirako Helburuetako bat da.

Ikaslan Bizkaiak konpromiso sendoa du Lanbide Heziketan emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna lortzeko, etengabe garatzen ari diren proiektuen, lankidetzen eta enpresa zein elkarteekin egindako hitzarmenen bidez.

Aurreiritziak akabatzea eta berdintasuna sustatzea heziketaren eta hezkuntza-erakundeen lanaren bidez baino ez dira posible, eta Ikaslan Bizkaiatik borrokan jarraituko dugu oztopoak gainditu arte.

Generorik gabeko Lanbide Heziketaren alde

Proiektuak

STEAM LH Emakumeak

Gaur egun, Lanbide Heziketak genero-desoreka nabari bati egin behar dio aurre: emakume-falta handia dago STEAM hezkuntza-eremuetan, hau da, Zientzian, Teknologian, Ingeniaritzan, Artean eta Matematikan. Arlo hauek enpresa-eskari handiagoaz eta, oro har, soldata altuagotaz gozatzen dute, baina 2008-2009 ikasturtean emakumeak STEAM ikasleen % 14 baziren, 2017-2018 ikasturterako zifra hori % 9ra jaitsi zen.

Horregatik, ahalegin handiak egiten ditugu bokazio horiek euskal emakume gazteen artean sustatzeko, berariazko proiektuen bidez.

Ezagutu itzazu gure STEAM proiektuak egin dugun web gunean!

Aliantzak eta lankidetzak

LHko ikastetxeekin eta beste sare batzuekin, estatu-mailako zein nazioarteko erakundeekin eta elkarteekin ditugun lankidetzen bidez, genero-arrakala ezabatzeko borrokan ari diren beste erakunde batzuekin ditugun harremanak estutu nahi ditugu. Horrela, hezkuntzan eta, zehazki, Lanbide Heziketan emakumeen rola sustatzeko metodologien ikaskuntzaren eragile nagusia jardunbide egokien trukea izango da.

Talentu Femeninoaren aldeko STEAM Aliantza

Espainiako Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak 2021ean abiarazitako ekimena, Estatuan STEAM arloetan ematen den genero-arrakala murrizteko helburua duena.

Ikaslan Bizkaia STEAM Aliantzaren erakunde laguntzaileetako bat da, eta proiektuaren urteko planen diseinuan eta arlo hauetan berdintasunari buruzko azterlanen sorreran parte hartzen du.

Berdintasun Plana

Ikaslan Bizkaiak bere lehen Berdintasun Plana sortu zuen 2019ko apirilean, elkarteak berdintasun-arloan dituen helburuak eta ekintzak ezartzen dituena. Plan honen bidez, erakundeko edozein pertsonak edo harekin zerikusia duen edonork aukera berdinak dituela ziurtatu nahi da.

Aitorpenak

Berdintasuna etengabeko ekintza-eremua da Ikaslan Bizkaiaren ekimenetan. Gure proiektu, plan eta lankidetza guztiek LHko ikastetxe publikoen sarean aurkitzen ditugun erronkei erantzuten diete, eta genero-arrakalaren aurkako borrokan erakunde laguntzaile gisa hazten jarraitzea da gure helburu beti. Horregatik, arlo honetan jaso ditugun aitorpenek gure ahaleginak eta egindako lana bermatzen dituzte, eta pizgarri bat dira Ikaslan Bizkaiak generorik gabeko Lanbide Heziketa lortzeko jomuga izaten jarrai dezan.

STEAM Euskadi Zigilua

2022ko maiatza
2022ko STEAM Euskadi Sarien 2. edizioan lortutako bereizgarria, Ikaslan Bizkaiak 2021ean abian jarri zuen STEAM LH proiektuaren aitorpen gisa. Zigilua Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eman zuen, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea

2021eko iraila
Emakundek 2021ean emandako bereizgarria, Ikaslan Bizkaiak genero-berdintasuna bere lehen Berdintasun Planaren bidez ziurtatzeko ahaleginen aitorpen gisa.

Albisteak