Urri hasieran, San Jorge LHIIk erabat aldatu zuen, ezustean, komunikatzeko modua. Eraldaketa horrek agerian uzten du nola erantzun nahi dion ikastetxeak irakaskuntza-lana ulertzeko duen modu berriari. Hasiera batean, logotipo eta webgunea aldatu zituen.
Irekia eta proaktiboa
Gaur-gaurkoz, Lanbide Heziketa hainbat agente eta prozedura uztartzen dituen prozesu bat da. Erronka bidezko ikaskuntza kolaboratiboa erabiltzea, enpresek ikasleen prestakuntzan parte hartzea eta diziplinarteko berrikuntza-proiektuak egitea dira, besteak beste, Lanbide Heziketako zikloek lan-merkatuari ziurgabetasun-, aldaketa- eta eraldaketa-egoeretan beren ekarpena egin eta etengabe beste merkatu eta soluzio batzuk bilatzeko gai diren pertsonak emateko kudeatzen dituzten adibide aktiboetako batzuk. Ondo baino hobeto ezagutzen dituzte gure enpresek agertoki horiek.
Irakasleak ez dira, jada, ikasleen gaikuntzan parte hartzen duten bakarrak; enpresak ere ikasleen eguneroko bizitzan daude, baita ikastetxeetan ere. Horri esker, posible da ezagutzak eta esperientziak elkartrukatzea eta berrikuntza-prozesuak partekatzea. Prozesu horretan, beste batzuek ere hartzen dute parte: gizarte-eragileek, zentro teknologikoek, beste prestakuntza-zentro batzuek….
Ikus daitekeenez, lankidetzarako sareak osatzea eta indartzea, hala tokikoak, nola mugaz gaindikoak, ezinbestekoa da ikastetxeek beren lana ondo egiteko. Lan hori ezin da zoriaren esku utzi, eta ezinbestekoa da aurrea hartzea, horretarako inguruarekiko harremanak ugarituz eta erakunde solaskideek ikastetxearen irudi on bat izateko helburuarekin lan eginez. Komunikazioa funtsezkoa da prozesu horretan. Horregatik, San Jorge LHIIk bere komunikazio-tresna eta -prozesu guztiak goitik behera berritzea erabaki du.
Lehen urratsa ikastetxea ordezkatzen duen lehen ikonoa aldatzea izan zen: logotipoa, Orain jarrera irekiagoa eta dinamikoagoa du, bai eta hazteko eta aurrera egiteko gogoa ere; horregatik, garrantzitsua zen logoak identitate berri hori islatzea.
Geroago, webgune berri bat garatu zuen. Ezinbestekoa zen LHri eta ikastetxeari buruzko informazio garrantzitsu guztia biltzea, baina ez hori bakarrik: espazio horretan, kolektibo jakinen behar konkretuei ere erantzuten zaie: adibidez, enpresek (neurrirako prestakuntza, lankidetza-eremuak, ikasleen gaikuntzan parte hartzeko moduak…), etorkizuneko ikasleek (prestakuntza-eskaintza, metodologia, enplegagarritasuna, ekintzailetza…) eta profesionalek (aktibo edo langabezian daudenentzako prestakuntza-eskaintza, sartzeko baldintzak…) dituzten beharrei.
Eraldaketa biak urri hasieran aurkeztu ziren jendaurrean, hainbat material eta kanal artikulatu zituen abiarazte koordinatu baten bidez. Bideoen, aurkezpenen, hartzaile gakoei (irakasleak, ikasleak, familiak, enpresak, erakundeak eta beste ikastetxe batzuk) zuzendutako buletinen eta sare sozialetako edukien bidez eman zen egindako aldaketaren berri. San Jorge LHIIk berak dioen bezala, aldaketa horrek bat egiten du beti apur bat haratago joateko duen borondatearekin.