Heziketa-zikloek jarduera profesional jakinetarako gaikuntza ematen dute. Oro har, 2.000 ikastorduko iraupena izaten dute, eta bi ikasturte akademikotan egiten dira.
Ikaskuntza-prozesua praktikoa da funtsean. Erronketan oinarrituta dago, eta Lantokiko Prestakuntzako modulu bat ere egiten dute ikasleek (praktikak enpresetan).
LHko zikloak mota hauetakoak izan daitezke: oinarrizkoak, erdi-mailakoak edo goi-mailakoak:
- Oinarrizko LHko bi ikasturteak gaindituta, oinarrizko lanbide titulua eskuratzen da.
- Zikloa erdi-mailakoa bada, teknikari titulua eskuratzen da.
- Eta, azkenik, zikloa goi-mailakoa bada, goi-mailako teknikari titulua eskuratzen da.