Prestakuntza presentziala jaso ezin dutenentzat Erdi Mailako zein Goi Mailako Lanbide Heziketako zikloak modu telematikoan edo erdipresentzialean ikasteko aukera ere dago. BIRTLH, Ikaskuntza Birtualen eta Digitalizatuen Lanbide Heziketako Zentro Integratua, Euskal Autonomia Erkidegoan LHko titulazioak online bidez eskaintzen dituen ikastetxe publiko bakarra da, eta lurralde historiko osoan jarduten du.

Zergatik ikasi online bidezko LHko ziklo bat?

  • Ikasle bakoitzaren bizimodura egokitzen den prestakuntza malgua delako, eta ikasketak beste jarduera batzuekin bateragarri egiten dituelako.
  • Eskaintza modularra delako eta ikaslegoak ikasturtean zehar egin nahi dituen moduluak hautatu ditzakeelako.
  • Ikaslegoak jarraipen pertsonalizatua eta laguntza teknikoa dituelako.
  • BIRTLHren ikastetxe kolaboratzaileen sarea zabala delako eta aurrez aurreko saioak zein Lantokiko Prestakuntza (LP) hiru probintzietako edozeinean egiteko aukera ematen duelako.

Baldintzak

  • Erdi Maila: gutxienez 18 urte izatea eta DBHko titulua edo Oinarrizko Titulu Profesionala jaso izana, edota dagokion sarbide-proba egitea.
  • Goi Maila: gutxienez 20 urte izatea eta Batxilergoko zein Erdi Mailako Teknikariko titulua jaso izana (azken kasu honetan gutxieneko adina 19 urtekoa da), edo dagokion sarbide-proba egitea.
  • Profesionaltasun Ziurtagiria: DBHko titulua edo lanbide-familia bereko 1. Mailako Ziurtagiri Profesionala izatea, edota Erdi Mailako edo maila altuagoko Heziketa Zikloetarako sarbide probak egin izana.

Prestakuntza eskaintza

  • Osasun-larrialdiak.
  • Sukaldaritza eta gastronomia.
  • Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta.
  • Instalazio elektriko eta automatikoak

.

  • 3D Animazioak, jokoak eta ingurune elkarreragileak.
  • Fabrikazio mekanikoko diseinua.
  • Sareko informatika-sistemen administrazioa.
  • Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa.
  • Administrazioa eta finantzak.
  • Plataforma anitzeko aplikazioen garapena.
  • Web aplikazioen garapena.
  • Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-laguntza ematea
  • Pertsonei etxean gizarte- eta osasun-laguntza ematea