Emakundeko zuzendari den Izaskun Landaidak Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena eman zien Ikaslan Bizkaiari eta beste 19 erakunderi joan den abenduaren 16an, BAI Sareak, Emakundek sustatutako eta berdintasunaren aldeko enpresen sareak, urtero ospatzen duen batzarraren barruan.
Bereizgarri hau joan den irailean adierazi zitzaion Ikaslan Bizkaiari, erakundearen barruan genero berdintasuna sendotzeko I. Berdintasun Plana martxan jarri zuena 2019an. Horrela, aitorpen hau jaso duten 129 instituzioetako bat bihurtu da, lan- eta gizarte-arloetan genero-diskriminazioaren aurkako neurriak hartu dituztenentzat pizgarri handia suposatzen duena.
“Lan-munduan erronka asko daude egiteke oraindik”
Azkuna Zentroan Bidea egiten izenpean ospatu zen batzarrean, Landaidek “lan-munduan erronka asko” daudela egiteke oraindik gogorarazi du, baita “bertintasunean aurrera egiteak produkzioan bakarrik arreta jartzeari utzi eta pertsonak kontuan hartzera” pasatzea suposatzen duela ere. Ikaslan Bizkaiak gizartearekiko arduratsua den kudeaketaren aldeko apustua egiten du, eta Emakundek emandako aitorpen hau mantentzea bilatuko du.