LHko ikastetxe publikoen sareak–Ikaslan Bizkaiak eta Lantegi Batuak-ek hitzarmen bat sinatu dute pertsonen enplegagarritasuna sendotzeko.
Joan den asteartean, erakunde bietako ordezkariek hitzarmen bat sinatu zuten; bertan, LHko ikasleen lan-munduratzea hobetzera bideratutako ekintzak dinamizatzeko konpromisoa hartu zuten, bereziki desgaitasunen bat dutenena. Helburu hori enpleguan, prestakuntzan, berrikuntzan, ikas-ekinezko erregimeneko prestakuntza dualean eta praktika-kontratuetan zentratutako jarduketa-esparruan gauzatu da. Gainera, aintzat hartzen du emakumeen eta desgaitasuna dutenen ikuspuntua, lan-mundura sartzeko momentuan kolektibo bereziki sentikorrak diren aldetik.
Zehazki, hitzarmen berri honi esker zabaldu egingo dira LHko ikasleei beren zikloak ikas-ekinezko prestakuntza dualeko ereduan bukatzeko; izan ere, Lankide Batuak-ek bere lan-zentroetan ikasleak hartzeko konpromisoa sinatu du. Gainera, sustatu egingo da desgaitasuna duten pertsonentzako praktika-kontratuak formalizatzea, aipatutako bi kolektiboentzako prestakuntza-aukera berriak diseinatuko dira eta Lantegi Batuak-ek Ikaslan Bizkaiaren sareko ikastetxeetan hitzaldiak eta jardunaldiak antolatzea bultzatuko da, baita erakunde bien lan-bitartekaritza zerbitzuak erabiltzea ere.
Ildo beretik, ez da ahaztu behar gaur egun ezinbestekoa dela ideia disruptiboak sortzeko gaitasuna lan-aukera berriak hautemateko. Horregatik, erakunde bien arteko lankidetzak aintzat hartzen du berrikuntza-proiektu ukigarriak sustatzea LHko sistema publikoaren eta haren zentroen berrikuntza-gaitasunari esker.
Hitzarmena uztailaren 2an sartu zen indarrean, 2 urteko indarraldia izango du eta iraupen bereko epealdiz luzatu ahalko da.