PRALINE, ingelesezko Promoting Adult Learning in Networks izenaren akronimoa da, eta Erasmus + programaren barruan dago. Helburua hezkuntza-erakundeetan berrikuntza eta nazioartekotzea lortzea da, nazioaz haraindiko lankidetzaren bitartez.
Ekimenaren xede orokorra da helduentzako hezkuntza-hornitzaileen nazioaz haraindiko sareak indartzea, elkarrengandik ikasiz, berdinen arteko aholkularitza eginez eta norberaren gaitasunak sendotuz. Zehatzago, 2009an jaiotako EUproVET sarea sustatzea eta indartzea da xedea.
PRALINE proiektuak bermatu egingo du heziketaren esparruko jardunbiderik egokienak trukatzen direla. Ez hori bakarrik, zeharka, gizarteratzea ere lortu nahi du. Nazioarteko lankidetza sustatzeko, honako hauetan zentratzen da proiektua:
- IKTak, teknologia berriak, gaitasun digitalak.
- Kulturarteko/belaunadiarteko hezkuntza iraunkorra.
- Nazioarteko lankidetza, nazioarteko harremanak, garapenerako lankidetza.
- Inklusioa/ekitatea.
- Kulturaren eta sormenaren arloko lanbideak: industria tradizionalarentzako aukera berriak.
- Ikasketa-plan berritzaileak / heziketa-metodoak / prestakuntza-ikastaroak egitea.
Parte hartzen duten eragileak
- MBO RAAD, Herbehereak. Koordinatzailea.
- Ikaslan bizkaia, Euskal Autonomia Erkidegoa.
- Association of Colleges, Erresuma Batua.
- Education and Trainning Board Ireland, Irlanda.
- Ammattiosaamisen kehittämisyhdistys AMKE ry, Finlandia.
- Skupnost Zavodov Konzorcij Solskih Centrov, Eslovenia.
- Estonian Association for Advancement of Vocational Education, Estonia.
- Asociación de Centros de Formación Profesional FP, Madril.
- Union Nationale des Maisons Familiales Rurales d’Education et d’Orientation, Frantzia.
- International Association for Research and Development of Voca, Turkia.
- Associacäo Nacional de Escolas Profissionais, Portugal.
- Hrvatsko andragosko drustvo, Kroazia.
- Bundesverband der Trager Beruflicher Bildung EV, Alemania.
Iraupena
Hasiera: 2021eko urtarrilak 15
Amaiera: 2024ko urtarrilak 14
Amaiera: 2024ko urtarrilak 14