![IKASLAN-Marca-MAS-EPIGRAFE-PUNTO-LINA-pantone](https://www.ikaslanbizkaia.eus/wp-content/uploads/2021/12/IKASLAN-Marca-MAS-EPIGRAFE-PUNTO-LINA-pantone-1.jpg)
Koronabirusaren (COVID-19) zabalkundeak eragin duen euste-agertokia ikusita, Ikaslan Bizkaiak atzeratzea erabaki du martxoaren 24an Bilbon egingo zen Ezkutuko Talentua jardunaldia.
Aurrerago egingo da, baina data zehazteke dago oraindik.
Prebentzio-neurria da, ekitaldiko parte-hartzaileen osasuna arriskuan ez jartzeko helburua duena.
Badakigu zer-nolako eragozpenak sor ditzakeen erabaki honek, baina uste dugu osasun publikoak lehentasuna duela momentu honetan. Ahal bezain pronto jakinaraziko dizuegu Ezkutuko Talentua jardunaldirako data berria.