Azaroaren 15ean eta 16an Ikaslan Bizkaiak bere lan- eta formakuntza-eskaintza erakutsiko du Lanbidek antolatutako azoka birtualean.
Merkalan II. enplegu- eta prestakuntza-azoka, Lanbidek antolatu duena, azaroaren 15ean eta 16an ospatuko da, eta Ikaslan Bizkaia izango du erakunde erakusketari bezala formakuntza- eta enplegu-arloko stand birtualean. Azokako bi egunetan zehar, Ikaslan Bizkaiak gure sarea osatzen duten Lanbide Heziketako 26 ikastetxe publikoek eta Kirol Irakaskuntzako zentroak irakasten duten prestakuntza-eskaintza arautua zein okupazionalari buruzko informazioa emango die bisitari guztiei, baita Ikasenplegu lan-bitartekaritza zerbitzuak kudeatzen dituen lan-eskaintzak ere.
Ikaslan Bizkaiko stand-era sartzeko plataforma de la feria virtual ireki eta Lanbide Pabiloia eta erakundeak: prestakuntza eta enplegua arloan bilatu besterik ez da egin behar. Bertan, eskuragai dauden lan-eskaintzak, LHko prestakuntza-eskaintza eta langabeentzako ikastaroak, edo gure langile batekin bideokonferentzia bidezko elkarrizketa bat hitzartzeko atal bat aurkitu daitezke. Horrela, edonork bere kandidatura aurkeztu edo informazioa eskatu dezake ingurune atsegin batean eta joan-etorrien beharrik gabe.
Goi- eta Erdi-mailako Heziketako 90 zikloetaz eta Kirol Irakaskuntzan 12 diziplinetako 20 ikasketetaz gain, gure zentroetako formakuntza-eskaintzak etengabeko prestakuntzako 50 ikastaro baino gehiago hartzen ditu bere baitan, bai langabetuentzat zein landunentzat zuzenduta daudenak.