Lankidetzan 33 hilabete eman eta gero, datorren maiatzaren 31n amaituko da DITOGA proiektua: “Lanbide Heziketako graduatuei autoanalisiaren bidezko jarraipen digitala egitea, Lanbide Heziketaren eta prestakuntzaren kalitatea eta jasangarritasuna handitze aldera”.
Epe horretan eta tartean pandemia agertu zen arren, proiektuak espero ziren emaitzak lortu ditu arrakasta handiz; izan ere, gainditu egin da pilotatze-faseetan espero zen parte-hartzaile kopurua eta lortutako produktuek harrera ona izan dute lankideen artean.
Proiektuaren lehen fasean DITOGA LHko graduatuen jarraipen-estrategia landu zen. Horretarako, txosten nazionalak egin ziren, herrialde bakoitzaren egoera eta jardunbide egokiak identifikatzeko. Horrez gain, nazioaz haraindiko txostena egin zen, baita proiektuko ekintzak eta produktuak garatzeko funtsezkoak izan ziren gako-datuen eremua identifikatu ere, azkenik, DITOGA LHko graduatuen jarraipen-estrategia bera osatu arte.
Bigarren fasea praktikoagoa izan zen. Bertan, E-You! –Excel Yourself– doako aplikazioa diseinatu, prestatu eta abiarazi zen. Ez hori bakarrik, erabiltzaileen konfidentzialtasunerako eta beren datu pertsonalak babesteko politikak ere egin ziren. Aplikazio mugikor hori lagungarria da norberaren arrakasta islatu eta hazkunde pertsonala lantzeko; izan ere, erabiltzaileei beren ibilbide profesionala eta unean-unean dituzten ezagutzak eta/edo etorkizunean eskuratuko dituztenak erakusten dizkien marko orokor bat eskaintzen du.
Azkenik, aplikazio mugikorretik jasotako informazioa analizatzen duen software bat sortu da, datu horiek Lanbide Heziketako ikastetxeek hartu beharreko erabaki bihurtze aldera.
Laburbilduz, COVID-19ak sortutako egoeran, zorte handia izan da DITOGA proiektua martxan egotea. Proiektu erakargarri eta berritzailea da, datuak erabaki bihurtzeko aukera emango diguna. Hain zuzen, erabaki horiek gure lurraldeko Lanbide Heziketako ikastetxeetan ditugun ikasleen hazkunde pertsonal eta indibiduala nola sustatu zehaztera egongo dira bideratuta; izan ere, arrakasta pertsonala landuta, taldeko arrakasta ere landu dezakegu. Informazio gehiago jasotzeko eta/edo DITOGA proiektuan gehiago sakontzeko, hementxe daukazue proiektuaren webgunea: https://www.ditoga.eu/es/