Joan den irailaren 16an, Emakundek Emakumeen eta Gizonen Lankidetza Erakundearen aitorpena eman zion Ikaslan Bizkaiari.
Aitorpen hori 11/2014 Dekretuan dago jasota, eta euskal erakundeek emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreala lortzeko duten konpromisoa eta horretarako egiten duten lana aintzatesten ditu. Arau horretan jasotakoari jarraikiz, lanean eta gizartean aukera- eta tratu-berdintasuna erraztera bideratutako jarduketak aitortzen dituen pizgarri bat da.
2019an, Ikaslan Bizkaiak kontsolidatu egin zuen genero-berdintasuna elkartearen baitan bermatu eta egiaztatzeko konpromisoa bere lehen Berdintasun Planaren bidez. Ordutik, lanean jarraitzen dugu eskubide hori bermatuta uzteko langileak hautatzeko, baloratzeko eta ordaintzeko prozesuetan, erantzukizun-politiketan, prestakuntza-planetan, etab.
Apustu horrek gizartearekiko arduratsua izango den erakunde-kudeaketa egiteko erabakian du jatorria, bidezkoagoa eta solidarioagoa izango den gizarte bat lortzen laguntze aldera. Dinamika hori eta Emakunderen aitorpena mantendu nahi ditugu.