Athletic Clubek EAEko politika-, kirol- eta hezkuntza-erakunde nagusietako ordezkariak bildu ditu asteartean, urriaren 15ean, San Mamesen, Kirolean Karrera Dualaren aldeko akordioa sinatzea bultzatzeko.
Politika-, irakaskuntza- eta kirol-arloko 80 pertsona ospetsu inguruk hartu dute parte jardunaldian, eta ikasketak goi-mailako kirol-jarduerarekin uztartzeko zailtasunei buruz eztabaidatu dute. Bertaratutakoen artean, Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko Foru Aldundiko, Deustuko Unibertsitateko, EHUko, Ikaslan Bizkaia, LHko eskoletako, ikastoletako, Euneizko edo Basque Teameko ordezkariak egon dira.