2 urtetik gorako lan-esperientzia edo 200 orduko prestakuntza ez-formala baldin baduzu, baina titulazio ofizialik ez, EAEko LHko gaitasunak egiaztatzeko prozesuan parte hartuta lor dezakezu.
Sistema erraza eta doakoa da eta zure lanean nahiz egindako ikastaroetan lortu dituzun trebetasunak eta ezagutzak aitortzen ditu, aldez aurreko ikasketarik eta azterketarik egin gabe. Dituzun gaitasunak ofizialki ebaluatzeko eta egiaztatzeko aukera ematen dizu, non eta noiz eskuratu dituzun kontuan hartu gabe. Zure arlo profesionalean aditua den pertsona batek ibilbide osoan zehar lagunduko dizu.
Urteetan zehar metatu duzun esperientziari balioa eman nahi badiozu, ez galdu aukera hau. Estatu osoan baliozkoa den akreditazioa lortu ahal izango duzu.