Futura-k eta Endo-Fap-ek, Italiako Sizilia eskualdeko LHko ikastetxeek, beren ateak ireki dizkie Ikaslan Bizkaiko ikastetxeetako zuzendariei zein elkarteko ordezkariei urriaren 25etik aurrera. Nazioartekotze-ekimen hau Erasmus+ programako proiektuen barruan dago, Ekintza Nagusi 1: pertsonen heziketa-mugikortasuna (KA1) atalekoen barruan.
Joan den urriaren 25ean, Ikaslan Bizkaia sareko 21 parte-hartzaileak Futura – Istruzione e Formazione Professionale-ren Trapaniko egoitzara iritsi ziren, Sizilian zehar hamar kokaleku dituen LHko ikastetxera. Filippo Cirinesi zuzendariak eta Giovanni Vultaggio aholkulariak ikastetxearen misioa eta Lanbide Heziketak Italiako hezkuntza-sisteman duen balioa aurkeztu dituzte Bizkaiko taldearekin, eta zentrora bertoratutako zirenak Trapaniren egoitzako instalazioetan barrena gidatu dituzte. Ile-apainketako, estetikako eta ongizateko tailerrak eta ostalaritzako ikasleen sorkuntzak izan ziren bisita honen ardatz, eta jardunaldia amaitzeko, ikasleei eta irakasleei egin zitzaien inkesta aurkeztu zen, zerbitzu berriak sortzeko eta ikaslegoaren beharretara egokitzeko.
Hurrengo egunean, taldea Palermora joan zen Endo-Fap – Ente Nazionale Don Orione zentroa ezagutzera, Salvatore Iacono zuzendariaren eskutik. Bertako irakasleek ikastetxeko metodologia didaktikoak aurkeztu zituzten, ikasleen zeharkako gaitasunen garapena azpimarratuz, eta jatetxe-arloko edo marketineko zikloetako ikasleek egindako ekitaldi bat jarri zuten adibide gisa.
Erasmus+ programaren barruan dauden eta Europar Batasunaren diru-laguntza jasotzen duten nazioartekotze-jardunaldi hauekin, Ikaslan Bizkaiko zuzendaritzek eta langileek Italiako Lanbide Heziketako sistemaren berezitasunak eta jardunbide egokiak ezagutzeko aukera izan dute. Zuzendaritza- eta irakasle-taldeen nazioartekotzea Ikaslan Bizkaiaren giltzarrietako bat da, eta LH garatzea eta hobetzea ahalbidetzen duten jardunbide egokien truke hauekin jarraitzea espero dugu.