IkasOpenek Bizkaiko lurraldearen eta Europako beste eskualde batzuen arteko jardunbide egokien trukea errazten du, Erasmus+ programaren KA2 ekintza gakoen barruan dauden nazioarteko lankidetza-proiektuen bidez.

LET´S BE PARTNERS
Gure esperientziak, metodologiak eta konpromisoak LHko ekosistema hobetzen duten nazioarteko proiektuetan laguntzera bultzatzen gaitu.
KONTAIGUZU!
VISIT US
Bisita gaitzazu eta ezagutu gure lan-metodoa, gure proiektuak eta instalazioak.
IDATZ IEZAGUZU!
GURE NAZIOARTEKO PROIEKTUAK
GALDETU!

EUROPAKO SAREAK

Ikaslan Bizkaiak Europako hainbat saretan parte hartzen du, Lanbide Heziketa sustatzeko, lankidetzan arituz eta ideiak trukatuz.

Euprovet

Ikaslan Bizkaiaren eta EuProVet sare europarraren arteko elkarteak LHren esparruan helburu komunak lortzen lagundu du, kalitatezko prestakuntza sustatuz eta egungo lan-merkatuaren beharretara hurbilduz. Sare horretako kide izateak are gehiago irekitzen ditu nazioarteko proiektuak abian jartzeko ateak, Praline adibidez, Lanbide Heziketaren alde ezarritako helburuak lortzeko inplikatutako eragileen konpromisoa sendotzen dutenak.

ReferNet

ReferNet sareak, ideiak eta informazioa trukatzeko plataformak, Europan LHrekin lotutako gaiak hobeto ulertzen laguntzen du. Lanbide-heziketako sistemei eta EBko estatu kideetan duten bilakaerari buruzko txosten nazionalak egiten dituzte, eta herrialdeetako hezkuntza- eta lanbide-heziketako politikei buruzko informazioa biltzen dute.