Ikaslan Bizkaia 1996an sortu zen, Lanbide Heziketarekin konprometitutako elkarte gisa eta prestakuntza eta enplegua bateratzeko helburu argiarekin, LH lan-merkatuaren egungo beharretara egokituz.
Bi hamarkada baino gehiago daramatzagu lankidetzan Bizkaiko lurraldean Lanbide Heziketari balioa emateko prestakuntza-arloekin lotutako eragile guztiekin, bai eta ikasleen giza prestakuntza sustatzeko lehentasunarekin ere.
Gaur egun, Lanbide Heziketako 28 ikastetxe publikok osatzen dute Ikaslan Bizkaia, eta hitzarmen ugari ditu LHko prestakuntza-ekosistema aberasten duten enpresekin.
IKASLAN BIZKAIA BULTZATZEN
#25UrteLanbideHeziketaBultzaten
2021ean Ikaslan Bizkaiak 25 urte bete ditu, eta kopuru hori nahikoa da orain arte egindako ibilbidea baloratzeko. Urte hauetan, Lanbide Heziketa bultzatu dugu kalitatezko prestakuntza izan dadin, eta ikastetxeak berrikuntzarako, erantzukizun sozialerako eta ingurunearekiko harremanetarako espazio berrietan kokatzen lagundu duten proiektuetan parte hartu dugu.
Baina hori guztia ez zen posible izango euskal Lanbide Heziketarekin konpromisoa hartu duten pertsonen eta eragileen inplikaziorik gabe. Etengabeko lankidetza-esparru batean, horiek gabe, gure jomugak eta helburuak ezin izango ziren gauzatu.
Gure 25. urteurrena dela eta, hainbat ekitaldi antolatu ditugu, Lanbide Heziketa egungo gizarterako prestakuntza hobea eta egokiagoa izateko konpromisoa hartu duten pertsonen testigantzak eta hausnarketak jasotzeko.