Maiatzaren 8an irekiko da DBHko edo Batxilergoko ikaslegoak zein LHko ziklo bat ikasi nahi duen beste edozein pertsonak aurreinskripzioa egiteko epea, eta matrikula uztailean egingo da.
- Ikasle potentzial guztiei gogorarazten diegu aurrematrikula egiteak ez dakarrela hautatutako zikloa egiteko konpromisorik, baina ez egiteak ohiko epean matrikula egiteko aukera kenduko dizu, zikloan onartua izateko probabilitatea murriztuz.
- Hautatu zure prestakuntza-aukerak lehentasun-ordenaren arabera, eta ez zaitez ateak itxi hizkuntzarekin: nahiago duzun ereduaz gain B eredua aukeratzen baduzu, aukera gehiago izango dituzu nahi duzun plaza lortzeko, taldeetako bat osatzen ez bada.
- Matrikulazio-aldia 3 fasetan antolatzen da. Lehenengo eta bigarren fasean, aukeratutako lehenengo aukera lor daiteke. Fase horietan plaza lortu arren, matrikula ez baduzu epearen barruan egiten, ezohiko epean egin beharko duzu. Lehenengo aukeran plazarik lortzen ez baduzu, hirugarren fasean gainerako aukerak lor ditzakezu.
- 1. fasea: uztailaren 14tik 18ra
- 2. fasea: uztailaren 20an
- 3. fasea: uztailaren 24tik 26ra
- Ezohiko epea: uztailaren 27an eta 28an / Irailaren 1etik urriaren 13ra
Zatoz ikastetxeetako ate irekietara
Ikaslan Bizkaia sareko ikastetxeek apirilean eta maiatzean ospatuko dituzte beren ate irekietako jardunaldiak. Zatoz eta ezagutu Lanbide Heziketa!