Lanbide Heziketa (LH) prestakuntza teorikoa eta oso praktikoa zein enpresengandik duen hurbiltasuna ezaugarri dituen heziketa-sistema da.
Ikasleak lan-merkatuaren eskaerara bideratutako jarduera profesional baterako prestatzen dituen prestakuntza da, lanbide bat betetzeko gaituz.
Titulazio horrek lan-munduan eta beste heziketa-ziklo batzuetan sartzeko aukera ematen du, betiere kasu bakoitzean ezarritako sarbide-baldintzak betetzen badira.