- Urriaren 31ra arte dago zabalik kontrataziorako Lehen Aukera 2023 laguntzak eskatzeko epea.
- Talentu gaztea kontratatu nahi duten enpresek 2.450 eta 13.970 euro arteko laguntza ekonomikoak eskuratu ahal izango dituzte, kontratu motaren, lanaldiaren, titulazio akademikoaren eta kontratatutako pertsonaren generoaren arabera.
- Ikaslan Bizkaiak laguntzak eskatzeko behar den dokumentazioa kudeatzen du, enpresarentzako inongo kosturik gabe.
2023ko urtarrilaren 9a
2022ko abenduaren 31n ireki zen gehienez ere 6 hilabeteko lan-esperientzia duten 16 eta 30 urte bitarteko gazteak kontratatzeagatiko laguntzak eskatzeko beharrezkoa den dokumentazioa aurkezteko epea. Eusko Jaurlaritzaren Lehen Aukera programaren baitako laguntzak dira, eta lan-esperientzia gutxi duten gazteei beren titulazioekin zerikusia duten lanpostuak eskuratzen laguntzeko helburua dute.
Lehen Aukera dirulaguntza jasotzeko, ezinbestekoa da kontratatutako pertsonaren prestakuntza-mailarekin bat datorren lan-kontratu bat formalizatzea. Kontratuak mugagabeak edo praktiketakoak (gutxienez 6 hilabeteko iraupenekoak) izan daitezke, lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak (gutxienez lanaldiaren % 70ekoak).
Ikaslan Bizkaiak, Lanbideren erakunde laguntzailea den aldetik, doan kudeatzen du Lehen Aukera laguntza-programan parte hartu ahal izateko dokumentazioa, IkasEnplegu Laneko Bitartekaritza Zerbitzuaren bitartez. Ez hori bakarrik, zerbitzu horrek lagundu egiten die enpresei dirulaguntza lortzeko bete beharreko eskakizunak hobekien betetzen dituzten Lanbide Heziketako teknikarien eta goi-mailako teknikarien artean talentua identifikatzen eta erakartzen.
Formalizatutako kontratu bakoitzeko enpresak jaso dezakeen dirulaguntzaren zenbatekoa honako hauen arabera zehazten da: titulazio akademikoa, kontratuaren iraupena eta lanaldia. Gainera, zenbateko hori % 10 handitzen da emakumeak kontratatzen badira.
Goi-mailako Heziketa Zikloak (LH II):
- 4.550 € gutxienez 6 hilabeteko praktiketako kontratu bakoitzeko.
- 7.280 € gutxienez 12 hilabeteko praktiketako kontratu bakoitzeko.
- 10.900 € kontratu mugagabe bakoitzeko.
Erdi-mailako Heziketa Zikloak (LH I) eta Profesionaltasun Ziurtagiriak:
- 3.500 € gutxienez 6 hilabeteko praktiketako kontratu bakoitzeko.
- 5.600 € gutxienez 12 hilabeteko praktiketako kontratu bakoitzeko.
- 8.400 € kontratu mugagabe bakoitzeko.
Unibertsitateko graduak:
- 5.300 € gutxienez 6 hilabeteko praktiketako kontratu bakoitzeko.
- 8.480 € gutxienez 12 hilabeteko praktiketako kontratu bakoitzeko.
- 12.700 € kontratu mugagabe bakoitzeko.