Euskadiko Odol Emaileen Elkarteko ordezkari Iñigo Salaverri eta Victor Mansok jaso dute LHren GEK diploma Ikaslan Bizkaiko koordinatzaile Alba Estanyolen eskutik.
Azken 7 urteotan, Euskadiko Odol Emaileen Elkartea Ikaslan Bizkaiarekin aritu da lankidetzan LHko ikasle eta profesionalen artean odol-emateen inguruko sentsibilizazioa eta sustapena egiteko. Erakunde biek 2015ean sinatu zuten lankidetza-hitzarmenaren testuinguruan, elkarteko aditu bat LHko ikasgeletara joaten da urtero odola emateak –modalitate guztietan– osasun-sistemarentzat duen garrantziari buruz hitz egitera. Gainera, topaketa horietan odola emateko aukera ematen zaie gure ikasleei eta gure ikastetxeak kokatuta dauden udalerrietako herritarrei.
LHren GEK zigiluaren bitartez, Ikaslan Bizkaiak Lanbide Heziketaren ekosistemaren esker ona erakutsi nahi dio Euskadiko Odol Emaileen Elkarteari, jarduera solidarioak sustatzen dituelako. Halaber, diploma-emate horren bidez, Bizkaiko LHko ikastetxeen elkarteak ekimen horretan eta beste ekimen batzuetan lankidetzan jarraitzeko duen konpromisoa berresten du, bidezkoagoa eta berdinzaleagoa izango den gizarte bat eraikitze aldera.