Atzo, WISE proiektua osatzen duten 10 erakundeetako ordezkariek Järvamaa Kutsehariduskeskus zentrora egindako bisita bukatu zuten, ingeniaritzan, teknologian eta nekazaritzan espezializatzen den eta Estonian apartekoa den ikastetxea. Europako instituzio hauek estoniar hezkuntza-sistema ezagutzeko aukera izan zuten, baita LHk honetan duen pisuaz jabetzeko ere.
Beste behin, WISE – Working in Soft Skills for Employment proiektuak bere 7 herrialde parte-hartzaileetako (Finlandia, Italia, Danimarka, Norvegia, Portugal, Espainia eta Estoniako) ordezkariak bildu ditu, Estoniako LHko eredua zuzenean ezagutzeko eta enplegurako zeharkako gaitasunak garatzeko jardunbide egokien trukearekin jarraitzeko. Ekintza hauek urriaren 4ean eta 5ean burutu ziren Järvamaa Kutsehariduskeskus zentroan, Estoniako Järva eskualdean kokatua, eta proiektu europarreko kide guztiek ikastetxearen berezitasunak ezagutu zituzten.
LHko ikastetxe hau berezia da herrialdean, nekazaritzan eta nekazal–teknologian espezializatzen baita, eta LHko ikasleei sektore honetarako heziketa formala jasotzeko aukera ematen baitie. Izan ere, ikastetxe honek zalditegiak eta arrainak hazteko tankeak bezalako instalazioak ditu, eta parte-hartzaileak hauetan zehar ibili ahal izan ziren. Honez gain, Järvamaa ingeniaritzan eta teknologian espezializatzen da ere, eta gerturatu zirenek asfaltatzeko edo eraikitzeko ekipamendua ezagutu ahal izan zuten, garabia simulatzeko softwarea barne.
Bigarren jardunaldia Estoniako hezkuntza-sistemari buruzko aurkezpen batekin bukatu zen, Lanbide Heziketa ardatz duen sistema, alegia. Estonian, heziketa eredu hau doakoa eta publikoa da, 3 eta 4 urte arteko iraupena du, eta lan egiteko behar diren jakintza eta gaitasunak garatzen ditu. Enpresekin lankidetza-harremanak izateak ikaslegoarentzat aukera berriak garatzeko aukera ematen die LHko ikastetxeei, graduatu direnen enplegagarritasuna hobetuz.
Azkenik, WISE proiektua 2023ko otsailaren 14tik 16ra berriz elkartuko dela iragarki zen, Finlandiako hezkuntza-sisteman soft skills delakoak edo zeharkako gaitasunak garatzeko jardunbide egokiak trukatzeko berdinen arteko ikaskuntza-jarduera batean.