Gizarte Erantzukizun Korporatiboa gizarte justuago baterantz aurrera egiteko beharra dela uste genuen, eta horrek bultzatu gintuen 2018an GEK Ikaslan Bizkaia Zigilua sortzera. Aitorpen honen bidez, beren ingurunearekin eta, bereziki, Lanbide Heziketarekin solidarioa den kudeaketa-sistema baten alde egiten duten erakundeen eta pertsonen konpromisoa balioesten dugu.
Gure ikasleak gaitzeko prozesuetan laguntzea, berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuetan laguntzea, esparru akademikoaren eta produktiboaren arteko ezagutzaren transferentzian inplikatzea, laneratzea erraztea… Azken batean, Lanbide Heziketaren garapenean laguntzea jarrera sozialki arduratsua da, eta gizartea ikusarazi nahi eta behar dugu.
Zure erakundeak eta LHk bat egin dezakete gure ingurunea hobetzeko.
Has gaitezen!
LHko prestakuntzan dauden pertsonak zure erakundean sartzea, benetako lan-egoeretan ikas dezaten, eta, horrela, garapen profesional eta pertsonalerako aukerak hobetu ditzaten.
Berrikuntza-proiektuak garatzea, gure produkzio-sarerako lehia-abantaila berriak ekarriko dituztenak.
Esparru akademiko eta produktiboaren artean ezagutzaren transferentzia sustatuz.
Dibertsitate funtzionala duten pertsonek bizitza aktiboa izan dezaten erraztuz.
Nola lortzen da GEK zigilua?
Edozein erakunde edo enpresak parte har dezake LHren garapenean, dela Lantokiko Prestakuntzaren (LP) bidez, dela Ikas-ekinezko Prestakuntza Dualaren bidez, dela hobekuntza- eta berrikuntza-proiektuak garatuz.
Nork eman dezake GEK zigilua?
- Ikaslan Bizkaia sareko ikastetxeak
- Ikaslan Bizkaia elkarte gisa
Ikaslan Bizkaiak emandako zigiluak
Ikaslan Bizkaiak lurraldeko LHrekin modu aktiboan lan egiten duten erakundeei emango die GEK Zigilua, ahalegin hauek sarituz etorkizunean lankidetza gehiago sustatzeko asmoz.