Martxoaz geroztik, Ikaslan Bizkaiaren Berdintasun Sailak proiektu berri bat jarri du martxan: “10 saio, 10 hilabete”. Ekimen honen helburua berdintasunaren eta genero-diskriminazioaren arloetan sareko ikastetxeen hazkundea eta garapena sustatzea da.
Apirilaren 8an aldez aurreko bilera bat egin zen San Jorge LHIIn Ikaslan Bizkaiko ikastetxeetako arduradunei ideia hau aurkezteko, eta lehenengo saioa, proiektuari hasiera eman zitzaiona, maiatzaren 6an ospatu zen Bidebieta LHIIn. Lehen saio horretan, parte-hartzaileei eremu horretan dituzten egoera eta premiak jakinaraztera animatu zitzaien, eta egiaztatu ahal izan zen diskriminazioaren aurkako neurrien inplementazio-maila desberdina zela ikastetxeen artean. Izan ere, Berdinasun-planak gutxi garatuta zeuden horietako batzuetan. Gabezia horri aurre egiteko, Mugarik Gabe elkarteak hitzaldi bat eskaini zuen, bertaratu zirenek plan horiek sortzeko eta integratzeko tresnak eta ezagutzak lortu ditzaten.
“Zergatik behar dira Berdintasun-planak?”. Galdera horrekin hasi zen saio hau, zeinetan Mugarik Gabeko ordezkariek planaren faseak diseinatzeko prozesua, hartu beharreko urratsak, aurkitutako arazoen diagnostikoa edo aplikatu beharreko metodologiak azaldu zituzten. Horrela, ikastetxeek beren berdintasun-planak diseinatzeko gai izateko, edo, plan horiek edukiz gero, hobetu ahal izateko beharrezkoak diren gaitasunak jaso zituzten. Era berean, hainbat egoera landu ziren, ikastetxeen funtzionamendua ezagutzeko eta diskriminazioaren arloan aurkezten diren erronkei ematen zaien erantzuna hobetzeko.
Jardunbide egokien trukea, ezinbestekoa berdintasuna lortzeko
Saioari amaiera emateko, ikastetxeetako zenbait arduradunek beren berdintasun-planak sortzean bizitako esperientzia partikularrak azaldu zituzten. Jardunbide egokien truke honen bidez, parte-hartzaile guztiek Ikaslan Bizkaiaren beste ikastetxe batzuetan aplikatzen diren metodologiak ikasi ahal izan zituzten, bai berdintasunaren arloan esperientzia handia duten ikastetxeetan, zein plan horiek ezartzen hasi direnetan.
Ekimen honek izan duen parte-hartze handia pizgarri izan da Bizkaiko LHko ikastetxe publikoen saretik ikasgeletan eta hezkuntza-sisteman berdintasuna lortzeko lanean jarrai dezagun. Xede hau Garapen Jasangarriko Helburuekin eta edozein eremutan dagoen genero-diskriminazioaren aurkako borrokarekin dugun konpromisoaren parte da, eta ikastetxeen arteko lana eta lankidetza bultzatzen jarraituko dugu, etorkizunean agertuko diren erronkei aurre egiteko.