Otsailaren 21ean hasi gara Konpetentziak Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Prozeduran (KEEP) trebatzeko prestakuntza jasotzen CIFP Santurtzi LHIIn, Lanbide Heziketako Etorkizuneko Ikaskuntzen Euskal Institutuaren (EIEI) eskutik.

Ikaslaneko langileei eta Etengabeko Ikaskuntza Zerbitzuetako (IkasBizi) langileei zuzenduta dago, eta Euskadin konpetentzia profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko erabiltzen den prozesuaren araudiaren eta kudeaketaren gaineko ezagutzak eguneratzea du helburu.

Informazio gehiago hemen:

https://ivac-eei.eus/eu/konpetentzien-aitorpena/

https://www.ikaslanbizkaia.eus/eu/zerbitzuak/ez-utzi-ikasteari/