IKASLAN Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sareko laurehun ikaslek baino gehiagok Europako enpresa batera bidaiatuko dute otsailaren amaieran. DUAL Orokorreko Enpresa egonaldiko praktikaldiak egingo dituzte beren lanbide-eremuarekin lotutako enpresetan, eta, horri esker, beren prestakuntza eta gaitasun tekniko-profesionala osatu eta ikasi duten heziketa-zikloaren titulua lortuko dute.

Mailaka, 200 ikasle Goi Mailako heziketa-zikloetatik datoz, 202 Erdi Mailatik eta 21 Oinarrizko Lanbide Heziketatik. Gaur egun ikasten duten zentroak dauden probintzien arabera, 75 Arabakoak dira, 181 Bizkaikoak eta 167 Gipuzkoakoak.

Guztira 16 herrialde dira gazte horien hartzaileak: Austria, Bulgaria, Kroazia, Danimarka, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Italia, Lituania, Malta, Polonia, Portugal eta Txekiar Errepublika.

Ikasleentzat, praktika horiek oso esperientzia aberasgarria dira, prestakuntza zikloko gaitasun profesionalak baino askoz haratago doazelako.