FP Euskadi

Ikaslan Bizkaiak, Bizkaiko Lanbide Heziketako 27 ikastetxe publiko biltzen dituen elkarteak, apirilean Lanbide Heziketaren Hamabostaldia abiatuko duela iragarri du. Zehazki, apirilaren 28tik maiatzaren 9an egingo da.

Ekimen honen helburua da ikasleei, familiei eta, oro har, gizarteari hezkuntza-sistemari buruzko informazioa eta orientazioa ematea, eta Euskadiko Lanbide Heziketaren abantailak nabarmentzea, honako ezaugarri bereizgarri hauek baititu:

  • Enplegagarritasun handia: LHko hamar tituludunetik bederatzik lana aurkitzen dute ikasketak amaitzean
  • Teknologia berrietara egokitua: Euskadin, LHk profesionalak, teknologia eta pertsonak barne hartzen dituen kultura zientifikoaren aldeko apustua egiten du, eta ikasleak etengabe eraldatzen ari den lan-ingurunerako prestatzen ditu
  • Giza balioekiko konpromisoa: prestakuntza teknikoaz gain, giza balioetan zentratutako prestakuntza ere ematen da; horrela, ziurtatu egiten da ikasleek lan-merkatuaren eta gizartearen beharrei erantzuten dien hezkuntza integrala jasotzen dutela
  • Gizarteratzea eta inklusioa: Euskal LHk aukera-berdintasuna eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen eta gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden kolektiboen inklusioa sustatzen ditu, hezkuntza-ingurune irisgarri eta ekitatiboa bermatuz.

Lanbide Heziketaren Hamabostaldian, hainbat jarduera egingo dira, hala nola ate irekien jardunaldiak, tailerrak eta informazio-saioak, Bizkaiko LHk eskaintzen dituen prestakuntzen eta aukeren berri emateko.

Gainera, apirilaren 29an orientatzaileentzako jardunaldi berezi bat egingo da, Hezkuntza Sailarekin elkarlanean, CIFP Barakaldo LHIIn. Jardunaldi horretan, 2025/2026 ikasturterako matrikulazio-fase berriari buruz hitz egingo dute.