DBHko 4. mailako ikasleek esparru zientifiko-teknologikoekin lotutako etorkizuneko aukerak ezagutu dituzte Barakaldoko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan egindako lanbide-orientazioko jardunaldian. 150 ikaslek baino gehiagok entzun eta hitz egin ahal izan dute topaketa honetan parte hartu duten sektoreko 17 profesionalekin baino gehiagorekin, STEAM Sareari esker. Ikastetxe eta eragile sozioekonomiko horiek elkarrekin lan egiten dute euskal gazteek matematika, zientzia eta teknologiarekiko duten interesa areagotzeko eta haien ikaskuntza hobetzeko.
Eusko Jaurlaritzaren STEAM Euskadi Estrategiaren barruan, lanbide-orientazioko jardunaldi hauek Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak eta Hezkuntza Sailak sustatzen dituzte, Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin (Innobasque) lankidetzan, eta Deustuko Unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin, EHUrekin, Hetelekin, Ikaslanekin eta AICE-IZEArekin batera antolatzen dira. Ekimen honen helburua da DBHko 4. mailako ikasleei laguntzea prestakuntza- eta lanbide-hautaketan, STEM lanbideen aniztasuna erakutsiz profesionalekin harreman zuzena izanez, eta bokazio eta asmo profesionalak inspiratzea STEM eremuetan, batez ere nesken artean.