AFMk eta IKASLANek 80 Global Training beka eskaintzen dituzte. Beka horiek tituludunentzat dira (unibertsitatekoak eta goi-mailako Lanbide Heziketakoak), eta 6 eta 12 hilabete bitarteko egonaldian atzerrian ordaindutako praktikak egiteko aukera ematen dute.
Costa Rica, Txile, Peru, India, Mexiko, Grezia, Frantzia edo Alemania dira beka horietako batekin bidaiatu dezakezun helmugetako batzuk, zure prestakuntza akademikoaren arabera.
Global Training bekak Basque Trade & Investment (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren ekimen bat dira.