Maiatzaren 28an eta 29an EduChampions proiektuaren 4. bilera egin genuen Bursan, Turkian, IGEA erakunde kolaboratzailearen eskutik.
EduChampions proiektuaren helburua hezkuntzan aldaketa positiboa sustatzea eta pentsamolde edupreneuriala sustatzea da. Gauzak horrela, laugarren bilerak proiektuaren aurrerapen orokorra, emaitzak, zereginak eta partzuergoak egin beharreko hurrengo urratsak eztabaidatzeko aukera eman zuen.
Proiektuari Bilbon emango zaio amaiera urriaren 9an eta 10ean. 2 urteko iraupena izan du eta Ikaslan Bizkaia izan da buru.
Laster egongo dira eskuragarri Edupreneurshipi buruzko prestakuntza-edukiak, egon adi!