Ikaslan Bizkaiak bere orientazio-zerbitzuak, laneratzeko laguntza emateko zerbitzuak eta bizitza osoan zehar ikasketak bultzateko zerbitzuak eguneratu ditu, eta ekimen hauei izenak jarriz zein haien ikus-estiloa bateratuz egin du. Horrela, IkasGida eta IkasBizi berriak, IkasEnplegurekin batera, herritarrentzat eskuragarri jartzen ditugun zerbitzu nagusi bihurtzen dira.
IkasEnplegu lan-poltsak, 2018an kaleratu zenak eta LHko profiletan espezializatzen denak, bere logotipoa berritu du eta Ikaslan Bizkaiaren gainerako zerbitzuen ildo estetikoa ezarri du. 2022-2023 ikasturte berrian sartuta, atari honek 37 lanpostutarako 24 eskaintza biltzen ditu oraingioz, erregistratutako 350 pertsona baino gehiagorentzat eskuragarri daudenak. Gainera, IkasEnpleguk lan-orientazioko zerbitzura sarbidea ematen die erabiltzaile hauei.
Dagoeneko existitzen den zerbitzuetako bat Etengabeko Ikaskuntzako Zerbitzua da, orain izen propioa jaso duena: IkasBizi. Hezkuntza Sailak eta Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako zerbitzu hau publikoa eta doakoa da, eta bizitza osoan zehar ikasketak bultzatzea du helburu. Hori egiteko, edozein prestakuntza-eremu eta -modalitatetako heziketa-ekimen guztiak biltzen ditu, prestakuntza ez-formaletik hasi eta profesionaltasun-ziurtagiriak edo bestelako agiriak lortzeko ikastaroetara arte.
Bestalde, LHri buruzko orientazio-zerbitzuak IkasGida izena hartuko du, eta hurrengo prestakuntza erabakiko duten DBHko eta Batxilergoko ikasleengana gehiago hurbiltzea bilatuko du, Lanbide Heziketaren abantailetara hurbiltzeko eta eskuragarri dauden prestakuntza-aukeretan zehar gida eskaintzeko. Orientazioari buruzko alderdi hori indartuko dugu, prestakuntzan eta Lanbide Heziketako profiletan interesa duten enpresei eta beste erakunde batzuei laguntza eskaintzen jarraitzen dugun bitartean.
Barne-ekintzak eta mugikortasuna, Ikaslan Bizkaiaren eboluzioaren ardatz
Zerbitzu publiko hauekin batera, Ikaslan Bizkaitik izen berriak sortu ditugu elkartearen barne-ekintzetarako. Horrela, sarea osatzen duten zuzendaritza-taldeekin antolatutako topaketei IkasToki izena emango zaie, eta hauetan ikasgai ugaritan taldearen ezagutzak sendotzea bilatu nahi da. Topaketa horietan hainbat erakusketarik parte hartzen dute gai konkretu baten sakontzeko. Adibidez, 2020an Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Mariví Carazoren eskutik Laneko Arriskuen Prebentzioa jorratu zen, eta 2021ean Garapen Jasangarrirako Helburuei buruzko informazio-jardunaldi bat ospatu zen Erantzukizun Sozial Korporatiboa aztertzeko, Acorde Consultingeko ordezkari den Jose Antonio Calvorekin.
Azkenik, zuzendaritza-taldeen mugikortasun-ekintzak IkasMugi bihurtzen dira, eta Ikaslan Bizkaiak Europar Batasuneko Lanbide Heziketako beste ikastetxe eta erakunde batzuekin antolatzen dituen topaketak eta jarduerak hartzen ditu barne. Joan den maiatzean Erasmus+ programaren barruan egin zen bidaia honen adibide argia da. Mugikortasun horri esker, Ikaslan Bizkaiko ikastetxeetako zuzendaritza-taldeak gertutik ezagutu zituen Alemaniako LHrekin lotutako hainbat erakunde. Esperientzien eta metodologien truke hauek ezinbestekoak dira LHko ikastetxe publikoen sare gisa izan dugun bilakaerarako, eta irudi- eta nomenklatura-aldaketa hauekin, jarduera horiek elkartean duten zeregina indartu nahi dugu.