“MUJER LH. ETORKIZUNEKO IKUSPEGIA” jardunaldiak, Bizkaiko Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sareak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatu duenak, agerian jarri zuen genero- eta laneratze-arloetan egin beharreko gizarte-eraldaketak konpondu gabeko kontuak dituela.
“MUJER LH. ETORKIZUNEKO IKUSPEGIA” Ikaslan Bizkaia lan-merkatuaren erronka berriei erantzuna emateko eta STEAM arloetako ikasketetan emakumeen faltaren joera eragozteko egiten ari den ahaleginen barruan kokatzen da. Formakuntza- edo enplegu-arloetako berrogeita hamar lagun inguru eta beste gizarte-eragile batzuk joan ziren pasa den abenduaren 22an Euskalduna Jauregian ospatu zen ekitaldi honetara.
Ikaslan Bizkaiko presidentea den Eduardo Alzolaren aurkezpenaren ostean, Teresa Laespadak hartu zuen hitza, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak. Laespadak emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunei buruz gogoeta egin zuen emakumeek merkatuan duten parte-hartze handiagoaz harago, soldata baxuagoak eta unibertsitate-tituludunak diren emakumeen ehunekoari dagokionez (% 60 inguru) zuzendaritza-postuetan daudenen ehuneko txikia azpimarratuz (% 35). Era berean, hezkuntzak eta industriak joera-aldaketa hauetan duten funtsezko papera nabarmendu zuen.
Jarraian, Adecco fundazioko Silvia Virtok bere hitzaldiari ekin zion, LHk industrian izan duen zereginari dagokionez egon den hobekuntza adieraziz. Izan ere, gaur egun enplegu-eskaintzen %41etan ikasketa hauek burutu dituzten profilak bilatzen dira, “duela 10 hamar urte pentsaezina zena”, beraren hitzetan. Virtok STEAM profilen eskariaren hazkundearen eta ziklo horietan tituludunak diren pertsonen kopuruaren arteko talkari buruz ere hitz egin zuen, %30ekoa soilik baita, eta horietatik laurden bat bakarrik baitira emakumeak.
Mintzaldi horiek amaituta, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpleguko zuzendari nagusi den Susana Gonzálezek moderatutako mahai-ingurua hasi zen. Bertan Tecuniko Sabin Anuzitak, Ikaslan Bizkaiko Alba Estanyolek, eta, hurrenez hurren, Velatia eta Agaleus taldeetako Itxaso Mendizabalek eta Leire Mendibek parte hartu zuten. Azken horiek industria-arloko langile gisa izandako bizipenak eta ezbeharrak azaldu zituzten, eta arlo horretan emakumeen presentzia txikia izatea eragiten duten gizartearen gabeziei buruz eztabaidatu zuten.
Bukatzeko, eta parte-hartzaileek saioan proposatutako gaiak eztabaidatzeko izan zuten lankidetza-saio baten ondoren, tradizionalki maskulinizatutako zikloetako bi emakumezko ikasleen bideoak proiektatu ziren. Horietan, beste emakume batzuk barrerak haustera animatzen zituzten eta ziklo horiek generorik izan behar ez dutela argi uzten zuten. Jardunaldiari Susana Gonzálezek eman zion amaiera, eta enplegu-politika publikoen helburuak berdintasuna eta aniztasuna izan daitezen eskatu zuen.