Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko diputatua eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu zuzendaria Ikaslan Bizkaiarekin bildu dira Lanbide Heziketa publikoa lurraldearen garapenerako aliatu izan daitekeen eta izan behar duen esparruetan lankidetza-formulak aurkitzeko.
Joan den ostiralean, Teresa Laespada diputatua eta Foru Aldundiko Enplegu zuzendari Susana González Ikaslan Bizkaia sareko zuzendaritza taldearekin bildu ziren Lanbide Heziketa publikoak Bizkaiko garapen ekonomiko eta sozialerako helburuak betetzen lagundu dezakeen esparruak aztertzeko.
Jpeg equiposanjorge 170921Topaketa San Jorge LHIIn izan zen, eta bereziki azpimarratu ziren produkzio-esparru batzuetan langile kualifikatuak lortzeko dauden zailtasunak. Errealitate hori azken urteotan produkzio-ingurune horiekin zerikusia duten lanbide-heziketako zikloetako matrikula kopuru txikiaren ondorio da. Zalantzarik gabe, Lanbide Heziketaren lehentasunezko helburuetako bat ere bada sektore horietako profesionalen eskasiari prestakuntzetako matrikula kopurua areagotuz aurre egitea.
Zoritxarrez, enplegua da oraindik ere gure gizartearen eta, bereziki, kolektibo jakin batzuen arazo handienetako bat. Ildo horretan, gaikuntzak eta lan-jardunak zeresan handia dute 45 urtetik gorakoen enplegagarritasuna hobetzean eta migratzaileen lan- eta gizarte-integrazioa erraztean.
Laburbilduz, bilerak erakunde bien arteko lankidetzarako espazio zehatzak hautemateko eta proiektu berrietan parte hartzeko bideak irekitzeko balio izan zuen.
Horrez gain, Foru Aldundiak eta Ikaslan Bizkaiak martxan dituzten ekimenen bilakaera ere baloratu zuten; zehazki, STEAM Lanbide Heziketa proiektuarena. Neska gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzera dago bideratuta.