Programa honen balantzearen arabera Bizkaiko LHko ikastetxeetako ikasleek 1.821 tailer egin dituzte, 3.848 ideia aurkeztu dira eta 863 enpresa-proiektu aurkeztu dira. Guztira 48.500 ikasle inguruk parte hartu dute 2001. urteaz geroztik.
2020-2021 edizio honetako sariak asteazken honetan Bilboko Euskalduna Jauregian egin den galan banatu dira, aldi berean programa honen 20 urteko bizitza ere ospatuz. Enpresari Programak bi hamarkada daramatza Bizkaiko LHko ikastetxeetako ikasleen eta irakasleen artean enpresa-kultura ekintzailea sustatzen. DEMA- Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak zuzentzen du eta Enplegua Sustatzeko Foru Sailaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntza du.
Ana Urrutia kazetariak aurkeztu duen ekitaldian, Idoia Mendia, lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburua, eta Teresa Laespada, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatua, egon dira. Sari banaketaz gain, ekitaldian zehar Enpresari Programaren 20 urteak gogoratzeko bideoa erakutsi da eta Euskaldunako aretoa bete duen jendeak Maitane Sarralde dantza bertikaleko dantzariaren, Maite Guevara clownaren eta Aukeran dantza konpainiaren emanaldiez gozatzeko aukera izan du.
- 2020-2021 edizioko gainerako Enpresari Sariak honako hauek dira:
- Bigarren Saria (1.200 euro) Alba Rodriguez Salvadorren ‘Fertinfo’ proiektuarentzat; Bilboko Elorrieta Erreka Mari Zentroa.
- Hirugarren saria (1.000 euro) Silvia Agrafojo Fernéndezen ‘Baratzetik’ proiektuarentzat; Elorrieta Erreka Mari Zentroa.
- Laugarren saria (500 euro) Begoña Echabe, Carol Morunas, Emma Esteras, José Larrondo, Mikel García eta Nicolás Tamayoren ‘IzAz3D’ proiektuarentzat; Bilboko Emilio Campuzano Zentroa.
- Bosgarren saria (500 euro) Ander San José Velascoren ‘AyalaCamperVans’ proiektuarentzat; Basauriko Bidebieta Zentroa.
- Seigarren saria (500 euro) Beatriz Amenedo, Borja Maleta eta Yanilke María Villacísen ‘Bubble Babies B.B.’ proiektuarentzat; Sopuertako San Viator Zentroa.
- Zazpigarren saria (500 euro) Julieth Brito eta Nerea Alonsoren ‘Parafarmacia Dietética, Estética, Bihotza’ proiektuarentzat; Leioako Jose Miguel Barandiaran Zentroa.
- Zortzigarren saria (500 euro) Ainhoa García, Angie Mikaela Valladarez, Josu Ozalla eta María Barberren ‘Proyectos Ecológicos sin Plástico’ proiektuarentzat; Bilboko Zabalburu Ikastetxea.
- Bederatzigarren Saria (500 euro) Joana García Belarren ‘Oposikasi Akademia’ proiektuarentzat; Markinako Lea Artibai Zentroa.
- Hamargarren saria (500 euro) Ander Calvo, Andrea Blanco, María Aurkene Obregón, Nadir Cogollo eta Oier Castañoren ‘Gozogintza’ proiektuarentzat; Santurtziko San José de Calasanz Zentroa.
Bideorik onenen sariak
Aipatu dugun Gure Tabadul horretaz gain;
- Enaitz Anta Fernándezen ‘4 Art’ proiektuarentzat; Bilboko Emilio Campuzano Zentroa.
Aser Ebro Rodríguezen ‘Speedas’ proiektuarentzat; Barakaldoko Nicolás Larburu Zentroa. - Marlene López Espinozaren “Ganatxe” proiektuarentzat; Galdakaoko Ostalaritza-Zentroa.
- Hugo Díez Virizuelaren ‘Diversity Dance School’ proiektuarentzat; Getxoko Fadura Zentroa.
Leire Goitia, Maider Seijido eta Maitane Jaioren ‘Naturart’ proiektuarentzat; Gernikako Institutua.