Ikaslan Bizkaia UNESCO ETXERA batu da, gure ingurunea garatu eta gure gizartea, ekonomia eta ingurunea hobetzeko konpromisoak bultzatuta.
UNESCOrekiko harremanetarako Euskal Herriko Elkartea irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta 1991ean sortu zen UNESCO erakundearen printzipioak eta programak euskal gizartean zabaltzeko.
Proiektu hori babestuz, Ikaslan Bizkaiak aurrera egiten jarraitzen du bere ingurunea gizarte-erantzukizunez kudeatzeko eredu baterantz. Badakigu garapen iraunkorrerako helburuak (GIH) lortzeko, gizartean parte hartzen duten alderdi guztiei entzun eta gure laguntza eskaini behar zaiela. Balio etiko horiek errealak izan behar dute, eta gure egitura eta engranaje guztietan egon behar dira presente. Horregatik, Ikaslan Bizkaiak konprometituta jarraitzen du aurrera egin eta elkarri laguntzearekin. UNESCO ETXEA, ekarpenak egiten jarraituko dugu elkarrekin.