COVID-19ak eragindako arazoen ondorioz, 2020an ez zen beka-deialdirik egin, baina hori erabat aldatuko da 2021ean, IKASLANek eta AFMk kudeatutako Global Training programari esker.
Azken 20 urteotan Europako hainbat mugikortasun-programatan hartu dugu parte, eta, horri esker, gure Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetako 4.000 ikaslek egin dituzte praktikak Europan.no convocar en el año 2020 el programa de becas Global Training.
COVID-19ak arazo asko eragin ditu atzerrira joateko beka-programen esparruan, besteak beste, mugak ixtea, immigrazio-legeak gogortzea, aireko trafikoa murriztea eta bekadunen helmuga diren herrialde batzuetako osasun-sistemek ematen duten segurtasun falta. Horregatik guztiagatik, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailak, erantzukizun- eta zuhurtzia-irizpideak aplikatuta, 2020an Global Training beka-programarako deialdia ez egitea erabaki zuen.
Zorionez, laster LHko eta graduko titulua duten 30 urtetik beherako 70 gaztek hartuko dute parte IKASLANek eta AFMk (Makina-erremintaren Fabrikatzaileen Elkartea) kudeatzen dugun Global Training programan.
Programa horrek Europatik atera eta munduan barna eramango zaitu. Animatu!
Webgune honetan dago eskuragarri proiektuei eta beken ezaugarriei buruzko informazio guztia (iraupena, zuzkidura, bidaia-asegurua, betekizunak, aurkeztu beharreko dokumentuak, datak, hautaketa-prozesuko epeak…): www.globaltraining.eus. Informa zaitez!