Berrasmatu egin dugu lh enpresa teknologikoetan V. Foroa. Martxoaren 18an izango da: 2021ean estreinakoz, online.
Ikaslanek, Parke-Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak, eta Hetelek FP/Parke jardunaldi klasikoaren ediziorik garrantzitsuenetako bat antolatu dugu pandemia bete-betean. Martxoaren 18an, etorkizuneko profesionalak eta enpresak elkartuko ditugu, ikasleei beren etorkizuneko lanbideen nondik norakoen berri emateko testigantza errealen bidez (profesionalenak, ikasleenak…). Horrez gain, prestakuntza dualari buruz ere hitz egingo dugu; LHren ikuspegi berria da, enpresako eta ikastetxeko ikaskuntza-prozesuak konbinatzen dituena, lan eginez ikasteko eta ez ikasiz lan egiteko.
FP/Parke Hetelek, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak eta Ikaslanek antolatutako ekimen bat da. Horren bidez, helburua da gazteei lanbide teknologikoengatiko interesa piztea, horretarako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako parke teknologikoetan dauden punta-puntako enpresen ezagutza baliatuz eta Lanbide Heziketak oinarri teknologikoko enpresetan duen garrantzia azpimarratuz. Bost edizio egin dira jada, eta Euskadiko ikastetxeetako 2.000 ikasletik gora hartu dute parte dagoeneko.
Honako hau da aurtengo ekitaldirako egitaraua:
9:00 – Ongietorria
9:05 – Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen aurkezpena
9:10 – Lanbide Heziketaren aurkezpena – Ikaslan eta Hetel
9:15 – Lanbide Heziketako ikasleen mahai-ingurua
10:00 – Euskadiko parke teknologikoetako enpresen mahai-ingurua
10:30 – Agurra eta amaiera
Batxilergoko ikasleen % 35ek ez dakite zein arlo aukeratuko duten, eta % 25ek, berriz, ez dakite zertan lan egin nahiko luketen. Ekimen honi eta beste askori esker, % 11,89 handitu da STEM lanbideetarako sarbidea ematen duten ikasketetako matrikulazioa. Alabaina, joera hori oraindik ez dator guztiz bat profesionalen eskariarekin; izan ere, azken bi urteotan % 56 hazi da LHko ikasketak egin dituzten STEM arloetako langileak behar dituzten enpresen eskaria.
Ikaslan Bizkaiak uste du ezinbestekoa dela horri buelta ematea, etorkizuneko lanpostu gehienetan beharko direlako STEM arloko gaitasunak. Uste dugu zientzia eta teknologia ezinbestekoak izango direla ekonomia-sektore guztietan eta erronka sozial berriei erantzuteko. Gainera, industria-arloan lan egiten dutenek zerbitzuen sektorean lan egiten dutenek baino % 20 gehiago irabazten dute, eta askoz erraztasun gehiago dauzkate lan- eta familia-bizitza uztartzeko.